Haurreskola

Haurreskola

Orendaingo haurreskolaren helburu nagusia haurraren ongizatea da.. Haurra gizaki aktibo bat dela kontuan izango dugu eta metodologia ezberdinen artean Emmi Piklerren metodologiari ematen diogu garrantzia handiena. Haur bat gai da bere motrizitate guztia bere kabuz garatzeko; etzanda egotetik oinez hasi arteko prozesu guztia bakarrik egiteko programatuta dago. Haurreskolan prozesu honetan bidelagun izango gara, mugimendu askea, haurraren zaintza (jateko unea, garbitzekoa, lotarakoa) eta haurrarenganako errespetua ardatz hartuta.

Orendaingo haurreskolan 0-3 adin tarteko haurrak elkarrekin egoten dira. Jolasguneko espazioan hesi bat dugu beren kabuz desplazatzeko gai ez diren haurrak bertan egon daitezen. Haurrek jolaslekuan eta kanpoko patioan burutzen dituzte beren jolas, esperimentazio eta bizipenak. Jarduera autonomoari eta jolas libreari garrantzia handia ematen diogu. Hezitzaileok jarduera horiek egokiak izan daitezen materiala zaindu, prestatu eta aurkeztuko diegu haurrei.

10 haurrentzako plaza du Orendaingo haurreskolak. Ordutegia urtero aldatu daiteke haur eta hezitzaile kopuruaren arabera. Kuotari dagokionez familiek haurreskola irekita egongo den 208 eguneko arreta zuzenagaitik ordaindu behar duten kostua 11 hileko kuotatan zatitu egiten da. Haur bakoitzak eskolan ematen dituen orduen araberako kuotak azpiko link-ean ikus ditzazkezue.

http://www.haurreskolak.eus/centro?id=63