Gizarte Zerbitzuak

Gizarte zerbitzuak

Gizarte gaien sailaren zeregina hauxe da: Orendaingo bizilagunei informazio, orientabide eta zerbitzuak eskaintzea, guztion bizi kalitatea hobetzearren.

Udaletik ekintza eremu desberdinei dagozkien zerbitzuak kudeatzen dira.

Zerbitzu hauek guztiak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez eskaintzen dira; azken hauek gizarte zerbitzuen sistemarako sarbide leihatila dira. Eskainitako zerbitzuak gizarte langileak kudeatzen ditu; bera da bizilagunek behar dituzten programa, zerbitzu eta/edo baliabideetara jotzeko aholkua edo bidea eskaintzen dituena.

Nori zuzendua: biztanle guztiei.

Balorazio zerbitzuak:

  • MBB: Eguneroko eginkizunetan zenbaterainoko laguntza behar duen baloratzeko erabiltzen da, pertsonaren menpekotasuna baloratzeko.
  • RAI: Egoitza edo eguneko zentroa baliabideari loturiko balorazioa, zenbaterainoko eta nolako laguntza beharko lukeen baloratzen du.
  • Ezgaitasun balorazioa: Pertsonaren desgaitasun maila baloratzen dute. Mailaren eta portzentairen arabera, aparkatzeko txartela, errenta aitorpenetan desgrabatu, …..

Egoitza zerbitzuak edo zentroak:

  • Adinekoentzako Egoitzak eta Eguneko Zentroaka
  • Ezgaitasuna dutenentzako Egoitzak eta Eguneko Zentroak.
  • Buruko gaixotasuna dutenentzako Egoitzak eta Eguneko Zentroak
  • Aldi baterako egonaldiak

Etxeko laguntza zerbitzuak:

  • Etxez Etxeko Laguntza: MBB mailaren arabera laguntza pertsonalerako edo/eta etxerako laguntzarako langilea. Gehienez 3 ordu egunean eta pentsio eta ondasunen araberako ordainketa.

Laguntza ekonomikoa eta laguntza teknikoa

  • Laguntza teknikoak: Eguneroko bizitzan laguntzen diguten produktuak (ohe artikulatua, dutxarako aulkia, garabia,….) dira. Foru Aldundiak jestionatzen ditu eta almazenetik eman ditzake edo laguntza ekonomikoa ematen du erosteko.

MBB loturiko aldizko prestazio ekonomikoak

  • PECE: Zaintzailea familiakoa eta biak etxe berdinean erroldatuta egon behar dute.
  • PEAP: Zaintzailea EZ du familiakoa izan behar eta gizarte segurantzan altan egon behar du, urtean behin zerbitzuaren gastuak zuritu behar dira.
  • PEVS: Egoitza eskaera egina izan behar du eta denbora horretan egoitza pribatu batean sartzen badute bakarrik izaten dute dirulaguntza hau eskatzeko aukera.

Bestelako aldizkako prestazioak:

  • DBL – AGI ( Dirusarrerak bermatzeko laguntza): Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkion laguntzak dira, baliabiderik gabeko familia eta pertsonei zuzendua, urtebetetik hiru urterarteko errolda eskatzen da.
  • DSBE – RGI (Dirusarrerak bermantzeko errenta): Lanbidek darama eta dirusarrera nahikoa ez duenari zuzendua dago. Baldintzak Lanbiden.

Aldizkakoak ez diren prestazioak:

  • GLL – AES (Gizarte Larrialdietarako Laguntzak): Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, laguntza puntualak dira eta gastu arruntak edo ohiz kanpokoak direnak ordaintzeko nahiko baliabide ez dutenei zuzendurik daude

Familiei zuzendurikoak:

  • Eusko Jaurlaritzako seme alaben jaiotzagaitiko dirulaguntzak: seme alabak izateagaitik laguntzak.
  • Familia ugariko titulu eskaera.
  • Lan murrizketa eta lan eszedentziari buruzko informazioa: seme alabak zaintzeko edo menpekotasun egoeran dauden adinekoak zaintzeagaitik lana murriztu edo exzedentzia hartu ezkero ematen diren dirulaguntzak dira.

Jubilatuei zuzendurikoak:

  • Telelaguntza
  • INSERSOko bidaiak eta balnearioak

Gizarteratzeko, indarkeria matxistaren emakume biktimen laguntzarako:

  • Indarkeria matxistaren biktimei harrera
  • Gizarteratzeko eguneko zentroetan egonaldiak
  • Indarkeria matxistaren ondoriozko laguntza soziojuridikoa
  • Egonaldi labur, ertain eta luzeko etxebizitzak
  • Gizarteratze Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta Psikologikoa
  • Familian esku-hartzea
  • Laguntza espezializatua
  • 22/2013 Foru Dekretuko Laguntza Ekonomikoak
  • Indarkeria matxistaren ondoriozko laguntza psikologikoa
  • Sexu indarkeriaren ondoriozko laguntza psikologikoa
  • Laguntza Juridikoa
  • Gizarte Larrialdetako Zerbitzua
  • Laguntza Juridikoa
  • Gizarte Larrialdetako Zerbitzua

Gizartean dauden beste hainbat sistemekin koordinazioan gau eta informazioa banatzen dugu:

  • LANBIE
  • GIZARTE SEGURANTZAKO PRESTAZIOAK
  • OSAKIDETZA

Harremanetarako:

  • Gizarte Langilea: Larraitz Agirre
  • Helbidea: Errosario plaza z.g – 20269 ORENDAIN
  • Telefonoa/ Faxa: 943 654064
  • Posta elektronikoa: gizarte@orendain.eus
  • Ordutegia: Asteazkenetan 8:45-11:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako dirulaguntza eta gainerako informazioaren berri jarraian: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua