ORENDAINGO ARTISAU AZOKA 2026 izena ematea
ARTISAU AZOKAN POSTUA JARTZEKO EPEA ZABALIK DAGO
Apirilaren 19an egingo den artisau azokan postua jarri nahi duten artisau, ekoizle edota taldeek aurrez eskaera egin beharko dute udalean. Bi modutara egin daiteke:
1. Presentzialki Udal bulegora gerturatuta.
2. Ondorengo galdetegi hau beteaz: GALDETEGIA (esteka beste webgune batera bideratuko zaitu)
Xehetasunak:
- Eguna: 2026ko apirilaren 19a
- Lekua: Orendaingo Urritzondo pilotalekua
- Ordua: 10:30- 14:00
- Eskaerak egiteko epea: urtarrilaren 12tik otsailaren 22ra
- Onartuen ebazpena: martxoaren 11n