Agenda
Atrás

EUSKARAREN EGUNA

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA
30 NOV

Aurtengoan, Euskararen Eguna dela-eta, Galtzaundi Euskara Elkarteak hurrengo proposamena luzatu du: Tolosaldeako 28 herrien artean "TOLOSALDEAN EUSKARAK 365 EGUN!!" esaldia islatzen duen mosaikoa osatzea, herri bakoitzak esaldi horretako letra bat irudikatuz.

Hori horrela, eta orendaindarrok ere gure ekarpena egite aldera, datorren igandean, abenduak 3, herriko plazan bilduko gara mosaikoa osatzeko. Orendaini "O" hizkia irudikatzea egokitu zaio.

Jarraian, eguneko egitaraua:

- 11:15 Herriko trikitilariek euren doinuez alaituko dute herria.

- 12.00 DEIA: Ataria irratiarekin konexioa egin, eta mosaikoko "O" hizkia irudikatuko dugu.

- Segidan, ADIERAZPENA irakurri, eta eratu dugun mosaikoari argazkia aterako diogu.

Euskararen Eguneko egitarauak ez du amaierarik. Bakoitzak nahierako jarraipena eman diezaiola!