Agenda
Atrás

ERROMERI EGUNA

IRAILAK 30, ERROMERI EGUNA ORENDAINEN
22 SEP

Orendaingo trikitixa taldearen oharra:

Irma Karrera tolosarraren gidaritzapean Orendain eta inguruko herrietan trikitixarekiko irrika piztu da azken urte hauetan. Orendainen, 20 kidetik gorako koadrila biltzen gara urtean zehar afaritxoak egin eta soinuaren hauspoa astintzera. Horregatik, otordu horiek jendeari zabaltzea okurritu eta Erromeri eguna antolatzea bururatu zaigu hilaren 30ean (larunbata). Orendaingo

Udalaren babesarekin honako egitaraua osatu dugu:

12:00tan Pintxo-­poteoa trikitilari eta bertsolariekin (Iñigo Gorostarzu,

"Etxorde" eta Unai Mendizabal, “Mendi”)

• Herriko produktuekin osatutako hamaiketakoa (Larreta eta

Zelaieta baserrietako gazta, haragi egosia eta txorizoa…)

14:00tan Bazkaria frontoian

• Helduen menua: entsalada mixta, piper beteak, karrilerak eta ijito-­

besoa (kafea eta pattarra barne). Edateko sagardoa, ardoa eta ura.

• Haurren menua (12 urte arte): makarroiak, oilasko-­bularra eta

izozkia.

Ondoren. Kantu zaharren saioa, erromeria eta dantzaldia.

Helduek 20€ eta haurrek 10€ ordaindu beharko dute, eta txartelak erosteko azken eguna hilaren 25a izango da. Ondorengo lekuetan izango dira sarrerak eskuragai:

Orendaingo ostatuan

• Ikaztegietako ostatuan

• Abaltzisketako ostatuetan

• Alegiako Hilario eta Ixkiña tabernetan

• Abaltzisketako Larraitz jatetxean

• Amezketako Ametza tabernan