Atrás Ludotekako begirala izateko lanposturako deia
Agurtzane Arsuaga Urkola
modificado hace 8 años
Lanpostua
12·09·2016
Urtero bezala, ikasturte honetan ere herriko haurrentzako ludoteka zerbitzua eskainiko da kurtso guztian zehar. Ludoteka zerbitzua astean bi egunetan eta arratsaldeetan izango da.
Langilearen aukeraketan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Herrian erroldatua egotea
- Euskaraz hitz egiten jakitea
- Aurretik antzeko lanetan esperientzia edo lanpostu honekin zerikusia duten ikasketak izatea
Bestalde, lanpostuaren xehetasunak honakoak izango dira:
- Iraupena: urritik ekainera arte (umeek eskola bukatu arte)
- Asteko orduak: 6
Interesatuak udaletxean izena emateko epea irailaren 22 arte izango da.