KALE BASERRIA
2018·03·08
ORENDAINGO KALE BASERRIAREN ERABERRITZE ETA BOST BIZITZA EGITEKO INTERESATUEK HAUTATZEA ARAUTUKO DUEN BALDINTZA PLEGUA.
AURREKARIAK
Orendaingo udala, Kalea izena duen baserriaren jabea da, Tolosako Notaritzaren aurrean, 2005eko urriaren 26ean jasotako eskrituraren arabera.
Kalea baserriak, 245 m2 etako orubea du teilatu hegalak bere azpian duena orubea ere kontutan hartuaz, eta bere inguruan 2305 m2 etako azalera duen lursaila du . Ondare hau Tolosako Jabetza erregistroan inskribatua agertzen da, Orendaingo 1968 - 11-119-435 eta 1º liburu, tomo eta orrialdeetan.
Baserriaren egoera kontutan hartuaz eta, bertan bizitza erosoak egiteko aukera eskaini daitekeela ikusita , proiektuaren azterketa lanak egin dira. Horretarako, indarrean dagoen Arau Subsidiarioen aldaketa , proiektuaren erredakziorako lehiaketa , proiektuaren erredakzioa eta zuzendaritza, promozioaren eraikitze lanetarako kontratistei deialdia eta kontratista hautaketa, bestelako promozio lanak, e.a. udalak burutuak ditu.
Udalak , Kale baserria eraberritu eta bertan bost bizitza egokitzeko ondorengo dokumentuak onartu eta deialdi bidez eskuratuko zaizkie:
.-Kale baserria eraberritzeko eta bertan bost bizitza habilitatzeko exekuzio proiektua
.-Obra zuzendaritzaren ordain sariak zehaztuta.
.-Obraren exekuzioa: obraren unitate prezioak eta neurriak. Obraren exekuzioa burutuko duen kontratista.
.-Obraren kontratistarekin sinatu beharreko hitzarmen pribatua.
.-Udalak aurrez egindako gastuen zenbatekoa.
Lehenengoa.- Xedea
Agiri honen xedea , Orendaingo udalaren jabetzako Kale baserriaren eraberritzea, bost bizitza eraikitzea eta ondoren lau bizitza inorenganatzearen prozesurako interesatuen hautaketa arautuko duen baldintzak zehaztea da. Eta horretarako, deialdi irekia egingo da.
Bigarrena.- Ezaugarriak
Era honetako etxebizitzak jabetza erregimenean eskuratzen direnez, etxebizitza horiek ekimen pribatuko prezio zehaztuko izaera duen bizitzak izango dira.
Udalak onartutako exekuzio proiektuaren arabera, bizitzaren ezaugarriak eta prezioak honakoak dira, ondorengo balio osoak kontutan hartuta:
Eraikuntza …………..526.856,83 € + beza 52.685,68….579.542,51€ /4
Arkitektoak 38.256,00 € + beza 8.033,76 …...46.289,76€ /4
Eraikuntza eta obra ze.13.171,42 €………………………….13.171,42€ /5
Udalaren gastuak 24.726,32€…………………………...24.726,32€/4
Foru ogasuneko zerga 2.634,28 € …………………………. 2.634,28 € /5
Notaritza gastuak /4
Jabetza erregistroko g /4
Seguru decenal /4
BEHE SOLAIRUKO A BIZITZA: 143.402,90 € beza barne ondoren adierazten den kontzeptuetan:
Azalera: azalera erabilgarria, 65,40 m2, baratza eta garaje plaza
Prezioa:
Kontzeptua Oinarria bez. Guztira
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Berreraikuntza 111.776,91 11.177,77 122.954,61€
Arkitektoak 9.564,00 2.008,44 11.572,44€
Eraikuntza eta obra ze. 2.245,24 2.245,24€
Udalaren gastuak 6.181,58 6.181,58€
Foru ogasuneko zerga 449,04 449,04€
Notaritza gastuak
Jabetza erregistroko gastuak
Seguro decenal deritzana
BEHE SOLAIRUKO B BIZITZA: 171.068,73 € beza barne ondoren adierazten diren kontzeptuetan:
Azalera: azalera erabilgarria, 79,80 m2, baratza eta garaje plaza
Prezioa:
Kontzeptua Oinarria bez. Guztira
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Berreraikuntza 136.388,35 13.638,83 150.027,18€
Arkitektoak 9.564,00 2.008,44 11.572,44€
Eraikuntza eta obra ze. 2.739,60 2.739,60€
Udalaren gastuak 6.181,58 6.181,58€
Foru ogasuneko zerga 547,92 547,92€
Notaritza gastuak
Jabetza erregistroko gastuak
Seguro decenal deritzana
LEHEN SOLAIRUKO A BIZITZA: UDALARI ESKURATZEKO BIZITZA DA .BERE BALIOA BEZA KANPO M, 103,542,01 €
LEHEN SOLAIRUKO B BIZITZA: 153.777,59 € beza barne ondoren adierazten diren kontzeptuetan
Azalera: azalera erabilgarria, 70,80 m2, baratza eta garaje plaza
Prezioa:
Kontzeptua Oinarria bez. Guztira
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Berreraikuntza 121.006,20 12.100,62 133.106,82€
Arkitektoak 9.564,00 2.008,44 11.572,44€
Eraikuntza eta obra ze. 2.430,62 2.430,62€
Udalaren gastuak 6.181,58 6.181,58€
Foru ogasuneko zerga 486,12 486,12€
Notaritza gastuak
Jabetza erregistroko gastuak
Seguro decenal deritzana
TEILATUPEKO BIZITZA: 195.007,35 € beza barne gehi ondoren adierazten diren kontzeptuetan
Azalera: azalera erabilgarria, 92,26 m2, baratza eta garaje plaza
Prezioa:
Kontzeptua Oinarria bez. Guztira
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Berreraikuntza 157.684,08 15.768,40 173.452,49€
Arkitektoak 9.564,00 2.008,44 11.572,44€
Eraikuntza eta obra ze. 3.167,37 3.167,37€
Udalaren gastuak 6.181,58 6.181,58€
Foru ogasuneko zerga 633,47 633,47€
Notaritza gastuak
Jabetza erregistroko gastuak
Seguro decenal deritzana
Udalak onartutako exekuzio proiektua gauzatu behar da. Obra zuzendariak eskatuta arrazoi teknikoren batengatik izan ezik, aldaketarik ez da onartuko.
Eraikuntza lanak, udalak aurrez egindako hautaketa prozesuaren eraginez irten den kontratistarekin gauzatu behar da eta hitzarmena sinatu behar da.
Hirugarrena.- Etxebizitzen erregimena.
Etxebizitzaren erregimena, babestua izango da. Bizitzaren erregimena hamabost urteetakoa izango da. Udalak erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea izango du denboraldi horretan, obra amaierako eskritura eta jabe bakoitzaren esleipena eskritura publikoan jasotzen denetik kontatzen hasiko da.
INTERESATUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Laugarrena.- Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak.
Interesdun moduan jardun ahal izateko, izaera orokorreko baldintza hauek bete beharko dira:
a) Adinez nagusia izatea, eskaera egiteko unean.
b) Euskal Herriko udalen batean erroldatua egotea.
c) Udalarekin epemuga betetako zorrik ez izatea.
e) Jabetzan beste bizitzarik ez izatea, eta izango balu, Udalak notaritzaren aurrean sinatu behar duen haserako eskritura baino lehen saldua izatea. Horretarako, Gipuzkoako Foru ogasuneko egiaztagiria aurkeztu behar da.
Bosgarrena.- Etxebizitza babestuetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak.
Aurreko atalean ezarritako baldintzez gain, etxebizitzetan parte hartzeko honako eskakizunak bete beharko dituzte etxebizitza horiek eskuratu ondoren:
Etxebizitzak, titularraren ohiko bizileku iraunkor izan behar du; hau da, ezin izango zaie inolaz ere beste pertsonei laga, edota hutsik eduki, edota bigarren bizileku izan. Era berean, ezin izango da bizitzeko ez den beste zerbaitetarako erabili, berariazko xedea ez duen beste ezertara bideratu ere, gutxienez babesa duen denboraldian, hau da 15 urte.
DEIALDIAN PARTE HARTZEKO PROZEDURA
Seigarrena.- Eskabide eredua.
Etxebizitzak bereganatu nahi dituzten pertsonen hautaketan parte hartzeko eskaera:
- …………………………………….. jn/and. (edota, …….. jauna eta ……. andrea) adinez nagusiak, egoera zibila (ezkondua edo ezkongaia) ................... duenak, ..................................(irabazpidezko edo ondasun-banaketa) erregimenean ezkonduak (azken tarte hau soilik ezkonduek bete behar dute), jakinarazpenak egiteko helbidea …………………………………………….. dutenak (NA.: …………… eta NA.: ………………….), Orendaingo udal babeseko etxebizitza eskuratzeko deialdiaren berri izanik, aitortzen du(te) deialdi horretan parte hartu nahi du(t)ela etxebizitza bat sustatzeko asmoz; betiere, baldintza-agiriaren arabera, guztiz onartzen baitu(te).
Aitortzen du, halaber, ezagutzen duela Orendaingo Udalak onartu duen eta deialdi hau arautzen duen baldintza plegua eta horren edukia ere osotasunean.
(lekua, data eta sinadura)
Zazpigarrena.- Aurkeztu beharreko agiriak.
Aurreko pasarteetan adierazi diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
a) Eskaera, ereduaren arabera egina.
b) Erroldatua egotearen udal ziurtagiria.
d) Familia-unitatean diru-sarrerak dituzten kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan egindako azkeneko bi aitorpenen fotokopia, eta jasotzen duten pentsioaren edota nominaren kopia.
Zortzigarrena .- Eskaerak aurkeztea.
Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogei egun naturalean bukatzen da.
Eskaerarekin batera, aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
AURKEZTU DIRENEN ARTEKO BALORAZIOA ETA ZERRENDAK OSATZEA
Bederatzigarrena .- Balorazioaren irizpideak
Orendaingo Udalak kale baserrian eratu behar diren bizitzetarako sustatzaileak hautatzeko prozedura honetara bideratuko du hautaketa:
Orendainen erroldatuak , gutxienez 5 urte ……………….….4 puntu gehienez
Tolosaldeko eskualdean bizi edo lan egiten duenak …….…2puntu gehienez
Euskal herriko udalerri batetan erroldatua izatea…………..1puntu gehienez
Euskera hitz egitea …………………………………………… 1 puntu gehienez
Hamargarrena .- Behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak
Eskaeretan jasotako egiazkotasunari buruz bidezko frogak egin ondoren,Orendaingo Udalak garaiz eta modu egokian aurkeztutako eskaerak aztertuko ditu, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta gehienez ere 10 eguneko epean, eta behin-behineko zerrenda egingo du baldintza guztiak betetzen dituztenekin.
Behin-behineko zerrenda hori Udaletxeko Iragarki taulan eta udaleko web orrialdean jarriko dira ikusgai eta horrela, 5 egun naturaleko epean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte bai zerrendan azaldu arren kaltetuta sentitzen diren eskatzaileek eta baita, eskabidea baztertu ondoren, zerrendaz kanpo geratu direnek ere.
Hamaikagarrena .- Behin betiko zerrenda
Orendaingo Udalak, aurkeztutako erreklamazioak erabaki ondoren, behin betiko zerrenda egin eta gero, zozketarako eguna eta ordua jarriko ditu ikusgai Udaletxeko Iragarki taulan eta udaleko web orrialdean.
Hamabigarrena.- Zozketa
Puntuazio berdina den kasuetan, zerrendatuen ordena erabakitzeko zozketa egingo da notarioaren aurrean .Horretarako aurrez interesatu guztiei jakinaraziko zaie eguna, ordua eta lekua.
Eta jarraian, emaitzaren ordena errespetatuaz bizitzen aurre adjudikazioa egingo da, eta azkena geratzen dena udalarentzat izango da.
Hamahirugarrena.- Argitaratzea eta inpugnatzea
Onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda Udaletxeko Iragarki taulan eta web orrialdean jarriko dira ikusgai.
Zerrenda horietako batean edo zerrendaz kanpo geratu direnek, bidezko erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, zerrendak argitara ematen diren egunaren biharamunetik hasi eta lau egun naturaleko epean.
SUSTATZAILE IZATEKO HAUTATUEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
Hamalaugarrena .-Hautatuen eskubideak
Lehena.- Orendaingo udalaren Kale baserriko lurzoruaren jabetza trukaketa eskritura publikoa sinatzeko eskubidea izango du, orubearen bosten bat eskuratuaz. Eta horren truke, lau sustatzaileen artean, udalari bizitza eraberrituta eta ezer ordaindu beharrik gabe emango diote. Horrela jasoko da eskritura publikoan, eta eskritura publikoan esaten den bezala, udalak amaituta bizitza ez badu jasotzen, lurzoruaren jabetza izaera erreserbatuko du, udalaren jabetzara itzuliko delarik .Eta orube honen gain dauden karga finantzieroen aurrean udalak ez du erantzungo, hau da udalak bere jabetzara itzuliko da inolako kargarik gabe.
Bigarrena .- Udalak onartutako exekuzio proiektua eskuratuko dute, notaritzaren aurrean trukaketa eskritura publikoa sinatzen denean .Horrela, proiektuaren sustatzaileetako bat izateko eskubidea izango du.
Hirugarrena .- Udalak, aurrez eraikitzaile hautaketarako eman duen prozesuaren berri izatea.Eraikitzaile izango denak egindako proposamen ekonomikoa, administratiboa, eta hitzarmen pribatuaren kopiak eskuratzea eta osotasunaren ezagutzea izatea.
Laugarrena: Bizitzen izendapena, zerrendako ordenaren arabera hautaketa egingo da, eta obra amaieran behin betiko adjudikazioa egin eta obra berriaren aitorpena eta banaketa horizontala deitzen dena egitea.
Bosgarrena .-Eraikitze denboraldian, aldaketarik ezingo da egin, eta horrela gertatzen bada obra zuzendariak esan behar du.
Hamabosgarrena .-Hautatuen betebeharrak
Lehena.- Udalak interesatuen arteko behin betiko zerrenda egin ostean, Orubearen parte eskuratzeko deia luzatuko du Notaritzara. Eta Notaritzan orubearen partea eskuratu ahal izateko, udalak luzatutako gastuen ordainketa egin behar da, ondorengo kontzeptuengatik:
.- Lehiaketaren prozedura gastuak: 6.181,58€
.-Proiektuaren erredakzio gastuak: 8.100,95 € ( udalak orain arte ordainduak )
Bigarrena.- Udalak hautatutako eraikitzailearekin hitzarmen pribatua sinatzea eta baldintza plegu honetan ezarritako betekizunak kontutan hartzea.
Hirugarrena.- Orubearen jabetza eskuratzen denetik kontatuta, hiru hilabeteko epean, exekuzio proiektuaren gauzatze lanei hasera ematea.
Laugarrena.- Obrak hasteko erreplanteoa egiten denetik kontatuta hamabi hilabetetan obra amaiera eman behar da. Eta horretarako obra amaiera egiaztagiria eskuratzeko obra zuzendariaren ordainsariak likidatu behar dira, erantsitako agirian azaltzen den bezala.
Bosgarrena.- Tolosako notaritzaren aurrean, obra amaiera eta bizitza berriak eskrituratzearekin batera , udalari lehen solairuko A bizitza eskuratuko zaio, aurreko eskritura jasotako betekizuna beteaz, eta bakoitzak bere bizitza bere jabetzan izendatuaz eta dagokion jabetza horizontala eginaz. Obra berriaren eskritura egiten denean, eraikitzaileari, obra zuzendaritzari eta beste hornitzaileei ere zor guztiak ordainduak direla eta zorrik ez dela adierazten duen egiaztagiria aurkeztu beharko da notaritzaren aurrean.
Seigarrena.- Obra garaian hirugarrengo bati sortu dakiokeen kalteen erantzule izatetik udala salbu geratzen da. Sustatzaileak, eraikitzailearekin sinatzen duten kontratu pribatuan erantzukizuna adostu eta arautu behar dute.
HAUTATUETAKO BATEK PROZESUAN ZEHAR UKO EGITEA
Hamaseigarrena .-Hautatuetako norbaitek uko egitea
Orendaingo udalak hautatuetako norbaitek, hasieran edo prozesuaren jarraian uko egiteko egoeran aurkitzen bada, honako betekizun hauek izango ditu:
.- Uko egiten dionak, Udalak zerrendan duen hurrengo interesatuari eskualdatzeko eskubidea emango dio, beti ere udalaren onarpenarekin.
.-Udalak zerrendan inor izango ez balu, bere aldetik bilatzeko eskubidea izango du, beti ere baldintza plegu honetan ezarritako baldintzak betetzearen menpe.
.-Eta, inor bilatu ezean, egindako gastuak galdutzat emango dira eta uko egiten duenaren gain geratuko da, eta egindako ekarpenak galdutzat emango dira.
INTERPRETAZIOA
Hamazazpigarrena.- Ezarritako baldintzak interpretatzea.
Orendaingo Udalari dagokio honako agiri honetan ezarritako baldintzak interpretatzeko eskubidea, eta kasuan-kasu gerta daitezkeen desadostasunetan aplikatzea, beti ere udal honek eraman dituen prozesuen kasuan, eta inoiz ere ez eraikitzailea eta interesatuen artean sinatzen duten hitzarmenean jasotzen denarekin.
Eraikitzaile eta sustatzailearen kontratu pribatuaz gain, sustatzaileak entitate finantzieroekin hitzartu dezaketena ere udalaren interpretaziotik kanpo egongo da, baina bai eraikitzaileak eta entitate finantzieroak baldintza plegu honetan arautzen dena osotasunean ezagutzen dutela kontsideratuko da.
Orendainen, 2018ko otsailaren 7an.
Eransten den dokumentazioa:
1.-Exekuzio proiektua
2.-Eraikitzailearen proposamena
3.-Eraikitzailearen hitzarmen pribatua
4.-Udalaren gastuen zerrenda
5.-Obra zuzendariaren ordain sari gastuen hitzarmena
2018eko Gastuak
Langilegoaren ordainsari eta aseguroak | 116.006,19 € | % 33.05 |
Gastu korronteak | 92.410,17 € | % 26.33 |
Interesa + Mailegua | 11.882,85€ | % 3,38 |
Beste erakundeei dirulaguntza | 44.150,05 € | % 12.58 |
Inbertsioak | 86.528.95 € | % 24.65 |
Guztira | 350.978,19 € | % 100 |
Ikus gastuak osotasunean
2018eko sarrerak
Herritarrengandik | 60.293,87 € | %15,81 |
Ondare sarrerak | 2.779,85 € | %0,73 |
Laguntza arruntak | 255.156,34 € | %66,92 |
Inbertsiotarako laguntzak | 63.049,430 € | % 16.545 |
Guztira | 381.279,49 € | % 100 |