Albisteak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Traste handien bilketa

1
Traste handien bilketa

2021·03·22


TRASTE HANDIEN  BILKETA 

 

Idatzi honen bidez gogorarazi nahi da, traste handien bilketa, hileko bigarren ostegunean egiten dela, eta udalari aurrez jakinarazi behar zaiola.

Hileko bigarren ostegunean bilketa egiten bada, herritarrek traste handiak, bezperan utzi behar dituzte, hau da  hileko bigarren asteazkenean,  elizaren atzeko  gunean.

Dei honen arrazoia da, traste handiak edozein egunetan ateratzen direla eta  gero bilketa eguna iritsi arte  eliz atzean egoten direla. Kasu batzuetan,  traste handiak azkarrago ateratzen  dira eta  egun asko  eliz atzean  pasatzen dituzte.

Egoera honek, Orendaingo bilgune puntua  zikindu, arrisku egoera sortu eta  gehienentzat kaltea besterik ez du sortzen.

Horregatik, argi eta garbi esan nahi da, traste handiak  eramaten den egunaren bezperan atera  behar direla, hau da hileko bigarren asteazkenean, horrela ostegunean bildu eta eramango dituztela, eta aurrez udalari jakinarazi egin behar zaio.

Beraz,  kontutan hartu eta errespetatu traste handien ateratze eguna,  hau da, hilaren  bigarren asteazkenean  atera behar dira, ostegunean eraman ahal izateko. Mesedez  ez atera beste egunetan.

            Aurrez eskerturik.

1