Albisteak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Herri bideak

Bide publikoen okupazioa

2018·10·09


Azken aldi honetan, bai herriko espaloietan, bideetan eta   baserrietara zuzentzen den  herri bideetan   ere,  landareek egiten duten okupazioagatik, bideak  estutzen ari direla ikusten ari gara.

Herri bide eta kaleko  espaloien   mugakideak diren   lursaileetan  landareak, ez badira zaintzen herri bidea okupatzen  ari dira eta ondorioz, bidearen erabiltzeak duen eskubidea murrizten ari garela jabetu behar dugu.

Eta udal honek nahi baino maiztasun handiagoarekin horrelako egoerararen   aurrean aurkitzen  da,  herritarren artean liskarrak sortuaz.

Bide edo kalearen mugakide zaretenok argi izan behar duzue,  landatzen duzuena zuen  lurrean landatzean baduzue ere, landarea zabaltzen doan heinean   zabaldu egiten dela, eta ez bada  zaintzen, eremu publikoa okupatzen du, eta  beste  erabiltzaile baten  eskubidea mugatzen ari garela.

Egoera honen aurrean, Udalak neurri zorrotzak hartu aurretik, bakoitzak bere etxeko egoera aztertzea nahi genuke, eta dagokion  moduan konpontzea.

Horrela ezean, udala behartuta  egongo da,  dagokion prozedura jarraitu eta  neurri zuzentzaileak ezartzea honelako kasuetarako  (ordenantza egin,  zigorrak ezarri ,ikuskaritza lanak egin eta borondatez  konpontzen ez direnak  Udalak  konpondu beharra).

Beraz,  bakoitzak  espaloi, herri bide  edo kalekin mugatzen  dioten eremuak   gainbegiratu  eta  eremu publikoa  okupatzen  duen  ikustea eskatzen zaizue .Eta  horrela balitz, dagokion neurriak lehenbait lehen hartzea.