Agenda
Atzealdea

Erromeri eguna

Herriko Trikitixa Taldeak antolatuta
14 IRA

ERROMERI EGUNA 2018: URRIAK 6

 

Orendaingo trikitixa taldearen oharra:

Irma Karrera tolosarra gidari, Orendain eta inguruko herrietan trikitixarako irrika piztu da azken urte hauetan. Urtean zehar, Orendainen, 20 lagunetik gorako koadrila biltzen gara, afaritxoak egin eta soinua astintzeko.

Hori horrela, otordu hauetan sortu ohi den giro ederra herri osora zabaltze aldera, iaz, Erromeri eguna antolatzea bururatu zitzaigun. Egun zoragarria izan zen iazkoa, eta egun hark utzitako zapore gozoaz, aurten ere, Orendaingo Udalaren babesarekin, honako egitaraua osatu dugu:

12:45tan TXARANGAK LAGUNDUTAKO KALEJIRA ETA    HAMAIKETAKOA OSTATUAN

14:00tan BAZKARIA FRONTOIAN

  • Helduen menua: entsalada nahasia, iberikoak, lumagorri-oilaskoa eta txerri-sahieskia, limoi-sorbetea, kafea eta kopa.
  • Haurren menua: urdaiazpiko-kroketak, lumagorri-oilaskoa eta izozkia.

Ondoren. Kantu zaharren saioa, erromeria eta dantzaldia.

Helduek 22 eta haurrek 10 ordaindu beharko dute, eta TXARTELAK EROSTEKO AZKEN EGUNA urriaren 1a (eguerdiko 12.00ak arte) izango da. Ondorengo lekuetan izango dira sarrerak eskuragai:

  • Orendain (Ostatua)
  • Abaltzisketa (Ostatua)
  • Bedaio (Ostatua)
  • Alegia (Ixkina)
  • Amezketa (Ametza)