Albisteak

Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ludotekako begirala izateko lanposturako deia

Lanpostua

2016·09·12


Urtero bezala, ikasturte honetan ere herriko haurrentzako ludoteka zerbitzua eskainiko da kurtso guztian zehar. Ludoteka zerbitzua astean bi egunetan eta arratsaldeetan izango da.

Langilearen aukeraketan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Herrian erroldatua egotea
  • Euskaraz hitz egiten jakitea
  • Aurretik antzeko lanetan esperientzia edo lanpostu honekin zerikusia duten ikasketak izatea

Bestalde, lanpostuaren xehetasunak honakoak izango dira:

  • Iraupena: urritik ekainera arte (umeek eskola bukatu arte)
  • Asteko orduak: 6

Interesatuak udaletxean izena emateko epea irailaren 22 arte izango da.