Publicador de contenidos

5 ABR
Deiak
2017ko apirilaren 6an Ohiko Bilkura ospatuko dela arratsaldeko 19:00etan jakinarazten zaizu, eta bertan izateko aukera duzula. GAI ZERRENDA 1.- 2017ko otsailaren 22ko Bilkurako akta onartzea hala balegokio. 2.- Aldundiako partaidetza espazioan parte hartzeko akordioa onartzea eta berari atxikitzea. 3.- Udal sarea 21 hitzarmen berrira atxikitzea onartzea. 4.- Iberdrolaren eskaera, Errotako bidea erabiltzeagatik utzitako bermea itzultzea. 5.- Urkola azpiko obra txikien baimena onartzea. 6.- Altsasuko gertakarien harira eskatutako atxikipena onartzea. 7.- LuisTelleria jaunak udal honi egindako ekarpena eskertu eta jakinaraztea. 8.- 2016 ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa onartzea. 9.- Kolaborazio hitzarmena, Gipuzkoako Trafiko eta udalaren artean, datuek elkarbanatzekoa onartzea. 10.- Herriko gazteek lokala eskatu dutenez, Orendaingo elizako batzordearekin hitzarmena sinatzea lokalaren erabilera arautzeko. 11.- 2017ko zabor errolda onartzea, hala balegokio. 12.- Alkateak emandako ebazpenak jakinarazi eta berronetsi: 2017/15. Logoen saria aurkeztu diren bi herritarrei banatzea, bakoitzari 100 euro. 2017/16. Hainbat ordainketa. 2017/17. Bizikidetza proiektua onartzea diru laguntza eskatze ondorioetarako. 13.- 2017/01/01 datarekin Orendaingo biztanleen zenbaki laburpena jakinaraztea. 14.- “Nekane Txapartegi Libre orain” mozioa onartzea. 15.- Galderak eta eskaerak.
9 DIC 17 DIC
Deiak
Euskal arnasguneen erakusketa. Nondik gatoz eta nora goaz? Udalerri euskaldunetan gertatzen dena argi eta garbi.
2 DIC
Deiak
11:00 Haurrentzako jolasak 11:30 Mugikorrak euskaraz erabili; aplikazioak, itzultzaileak … tailer praktikoa 12:00 Komunikaziorako estrategiak hizkuntzaz haratago 13:00 Euskal zunba herrikoia -Egunean zehar herriko jostunak, trikitilariak eta panderojoleak. -Ekintza guztiak herri gunean izango dira (eguraldi txarra eginez gero, kultura-etxean)
1 DIC
Deiak
Sendotu arnasguneak gure herritik hasita tailerra Lekua: Kultura-etxeko liburutegia. Ordua: 19:00. Antolatzailea: Orendaingo Udala eta UEMA.
2 DIC
Deiak
Euskararen eguna dela-eta hainbat ekimen egingo dira eta, besteak beste, larunbata horretan herri bazkaria egingo da. Izena emateko udaletxean edo Eltxoak elkartean egin dezakezue abenduaren 1a baino lehen.
25 NOV
Deiak
Haur parkea lijatu eta barnizatu, Alegiarako bideko zaborrak bildu, zaborra biltzeko kartelak jarri eta baserrietako izendapen-seinaleak zaharberritu
24 NOV
Deiak
Iciar Bollainen “Amores que matan” laburmetraia eta tertulia.
20 NOV
Deiak
Etxean energia termikoa eta elektrikoa nola aurreztu: kontsumo datuak, kasu praktiko bat, argiztapena, etxetresna elektrikoak eta neguko fakturak, besteak beste.
2 SEP
Deiak
Gogorarazten da aurtengo mendiko eguna irailak 3 larunbatean izango dela. Eguraldi txarra egingo balu hurrengo larunbatera atzeratuko da, hau da irailak10.
30 AGO
Deiak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla 2016ko irailaren 25ean eta, Orendaingo hauteskunde mahaia osatzeko, kideak hautatu behar dira.