Navegación
Publicador de contenidos
Atrás

ORENDAINGO BALIO ANITZEKO LOKALA

ERABILERA ARAUTZEKO BALDINTZA PLEGUA

15·09·2017


 

 

ORENDAINGO BALIO ANITZEKO BEHE SOLAIRUKO LOKALEAN HAINBAT ZERBITZU ESKAINI AHAL IZATEKO ERABILERA ARAUTZEKO BALDINTZA PLEGUA ETA BIDE BATEZ DEIALDI IREKIA.

 

Orendaingo Udalak jabetzan duen balioanitzeko eraikineko behe solairuko eskuineko lokalean hainbat zerbitzu herritarrei eskaini ahal izateko aukera eskaini nahi du. Horretarako lokalaren erabilera arautuko duen baldintza plegua eta deialdia luzatzen du. 

 

 

ERABILERA ARAUTZEKO BALDINTZA PLEGUA

 

XEDEA: Baldintza pleguaren xedea ondorengo da:

 

Behe solairuko , eskuineko lokalean herritarrek behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko aukera izatea . ileapaindegia, depilazioa , podologoa, masajista ,pedagogoa,psikologoa, naturista, dietista e.a.

 

Eta bide batez, deialdi publikoa egiten du.

 

 

LOKALAREN ERABILERAREN KANONA

 

Lokalaren erabilera dohakoa izango da. Ondorioz , erabilera egin ostean garbi uztearen bete beharra erabiltzaileak izango du, Udalak garbiketa zerbiztua egin beharrik izango ez duelarik.

Lokaleko argia , ura eta berogailua udalaren gain izango da, beti ere herritarrei zerbitzuaren prezioa baldintza hoberenean eskaintzeko baldintzarekin.

 

 

LOKALAREN ERABILERA EPEA:

 

Lokalaren erabilera eskubidea urte betekoa izango da eta, berau bi alderdien adostasunarekin beste urte bete luzatzeko aukera izango da deialdi berririk egin gabe.

 

 

DEIALDIAN PARTE HARTZEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK

 

Deialdian parte hartu behar duenak, erantsitako idazkiarekin batera, ondorengo dokumnetazioa aurkeztu behar dute:

 

.-Burutu nahi den jarduera aurrera eramateko gaitsuna duela adierazten duen titulua.

.-Eskatzen duen jarduera burutzeko, legeak ezarri bezala alta emana egotearen agiria.

.-Foru ogasuneko ordainketetan eguneratua egotearen egiaztagiria.

.-Herritarrekin euskaraz mintzatzeko hizkuntza menperatzea.

.-Eskainiko duen zerbitzuaren kostuak.

 

 

DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKAINTZA

 

Deialdian parte hartu nahi duenak , beren zerbitzua zehaztasunez txosten batetan azaldu behar du. Txosten honetan, zerbitzuaren nondik norakoak, ordutegia, maiztasuna eta prezioa zehaztu beharko dira, eta ondoren, dagokion balorazioa egiteko balioko du.

 

 

PROPOSAMENEN BALORAZIOA:

 

Jasotzen diren proposamenen artean baloratuko diren irizpideak dira:

 

.-Zerbitzua eskaini nahi den modalitatean, aurrez esperientzia izatea.

.-Zerbitzuaren modalitatea, ordua kalitatea eta prezioa.

.-Zerbitzuaren hobekuntzarako beste hainbat proposamen berri.

 

 

DEIALDI IREKIKO PROZEDURA

 

ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: Orendaingo udaleko web orrialdean argitaratzen denetik kontatzen hasita hamar lanegunekoa.

 

 

PROPOSAMENAREN BARRUAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

 

Ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

.-Eskaera orria ( ikusi eranskina).

.-Txostena: zerbitzuaren modalitatea, ordutegia, maiztasuna, prezioa e.a. bertan adieraziaz.

.-Jardueran alta emana izanaren inprimakia.

.-Foru Ogasuneko ordainketetan eguneratua egotearen egiaztagiria.

 

 

PROPOSAMENEN IREKIERA:

 

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta bost lan egunen barruan proposamenak irekiko dira, udaleko areto nagusian. Horretarako deialdian parte dutenei, eguna eta ordu zehatza jakinaraziko zaizkie.

 

 

PROPOSAMENEN ARTEKO ERABAKIA:

 

Orendaingo udalari proposamena luzatu zaio, proposamenak ireki eta beste bost lan egun barru, dagokiona erabaki ahal izateko. 

 

ERANSKINAK:

 

 

 

Txostena PDFn         Txostena docX

 

Oharra:

PDF formatua erabili txostena eskuz bete nahi baduzue

DOCX erabili zuzenean betetzeko eta emailez bidaltzeko