Herri bilera “TRANSITION TOWNS”
30·08·2016
Orendaingo udala , datorren urteari begira , beste lanen artean , “TRANSITION TOWNS” EDO “PUEBLOS EN TRANSICION “ deritzan mugimenduaren ezagutza eta hausnarketa egin nahi da . Horretarako , hainbat herritarrei elkarrizketak egin, eta herrian , guztientzat mugimendu honen berri herri bilera batetan eman nahi da.
Zer da mugimendu hau? munduan dauden baliabide asko agortuko direla eta , gizakiok, baliabide horiek gabe , bizitzen jarraitzeko beste aukerak aztertu eta moldatzen ikastea .
Gaia , garrantzi handikoa da eta oraindik berria bada ere , guztioi mugimenduaren berri eman nahi zaizue.
Horregatik , HERRI BILERA antolatu da , ondoren esaten den eguna, ordua eta lekuan:
- EGUNA : ABUZTUAK 31 , ASTEAZKENA
- ORDUA : 19.00ETAN
- LEKUA : UDALEKO PLENO ARETOAN
Ondoren , bertako produktuak erabiliaz , mokadutxo bat eskainiko da bertaratzen diren guztientzat.
Beraz, animatu eta etorri zaitez.
Elkarrekin mugimenduaren berri ikasteko aukera izango dugu.