Navegación
Publicador de contenidos
Atrás

Gizarte larrialdietarako laguntzen oharra

Gizarte zerbitzuetako oharra

20·11·2016


Eusko Jaurlaritzak urtero urtero Gizarte Larrialdietarako Laguntza (GLL – AES) kopuru bat esleitzen dio udal bakoitzari bere herritarren egoera ekonomikoa eta soziala kontutan izanik.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, laguntza puntualak dira eta gastu arruntak edo ohiz kanpokoak direnak ordaintzeko nahiko baliabide ez dutenentzako dira.

Laguntza hau jasotzeko baldintzak ondorengoak dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan agertzea, eskabidea egin baino sei hilabete lehenago.
  • 18 urte beteta izatea.
  • Apirilaren 20ko, 199/1999 dekretuaren 3. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea.

Gastu espezifikoak dira:

  1. Ohiko etxebizitzaren alokairu gastuak
  2. Ohiko etxebizitza edo bizitokia gozatzeko edo mantentzeko beharrezkoak diren bestelako gastuak.
  3. Altzari edo gama zuria deituriko etxe-tresna elektronikoen gastuak.
  4. Etxebizitza egokitzeko, konpontzeko edo bertako oinarrizko instalazioak egiteko gastuak
  5. Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak.

Baldintza hauek betetzen dituzten guztientzat Gizarte Langilea Orendaingo bulegoan egongo da.

  • Asteazkena 8:15tatik 11:15tara.